XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ruwet-ek (1976) frantsesarentzat ematen dituen honako bi adibide hauetan gertatzen denaren pareko izango litzateke euskaraz behar dugun transformazioa ere: .

Euskaraz, hala ere, gauzak apur bat ilunago gertatzen dira, ez baitugu il edo inglesezko it izenordain horien parekorik.

Hortaz, bi egituren artean extraposizio moduko transformazio bat izango genuke.

Transformazio honek ongi zehaztu beharko luke perpaus txertatuaren sujetoa PRO denean bakarrik dela posible eta, gainera, dirudienez PRO horrek ez luke erreferentzia zehaztua izango, gorago esan dugunaren arabera.

Hortaz, -TZEN agertzea transformazio horren ondorio bat izango litzateke.

Noski, -TZEN agertzea ez litzateke derrigorrezko.

Gaztelaniazko fácil de eta antzekoen ordaintzat eman ditugun euskal perpausak (bigarren sailean sartu ditugunak, alegia), behar bada, erdaraz bezala, IGOTZE transformazio baten ondoriotzat eman litezke.

Eta funtsean gorago aipatu ditugun baldintzetan gertatuko litzateke transformazio hori: alegia perpaus txertatuko sujetoa PRO denean eta aditza iragankorra (21) Hala ere, hemen arazo bat dugu. Gaztelaniaz eskatzen dituen baldintzak ezagunak ditugu jadanik. Baina zer pasatzen da, adibidez, Xenpelaren bertso haiekin: . Perpaus hauek ontzat ematen badira, esan nahi du euskaraz gauzak ez direla hemen agertzen ditugun bezala, zeren, bertso horietan, nik ulertzen ditudan bezala behintzat, badirudi ez dela objetoa igotzen sujetoa baizik. Alegia, badirudi sakonean honelako zerbait dugula: gu umiltzea IS / gaitza da AS eta ez PRO-k gu umiltzea IS / gaitza da AS. Arazo bat.

Extraposizio edo bazterreratze (Josean Mujikak dioen bezala) (22) , Euskaltzaindiari aurkeztutako txostena horren ondoren etorriko litzateke igotze transformazio hau.

Extraposizio horrek perpausaren IS-ren lekua hutsik uztean, libre egongo litzateke perpaus txertatuko IS objetoak bete dezan hutsune hori.

Horrela, ondoko perpaus honek, (53)-k alegia, (54) egitura izango luke: (...).